Aldatu diapositiba maisua
Diapositiba maisu erabilgarriak elkarrizketa-koadroa bistaratzen du, uneko diapositibaren diseinu-eskema bat aukeratu ahal izateko. Diapositiba-diseinuko objektu guztiak uneko diapositibako objektuen atzean txertatuko dira.
Diapositiba-diseinua
Diapositiban aplika ditzakezun diapositiba-diseinuak bistaratzen ditu. Hautatu diseinu bat eta egin klik Ados botoian uneko diapositiban aplikatzeko.
Trukatu atzeko planoko orrialdea
Hautatutako diapositiba-diseinuaren atzeko planoa dokumentuko diapositiba guztietan aplikatzen du.
Ezabatu erabili gabeko atzeko planoak
Erreferentziarik gabeko atzeko planoak dituzten diapositibak eta aurkezpen-diseinuak ezabatzen ditu dokumentutik.
Kargatu
Kargatu diapositiba maisua elkarrizketa-koadroa bistaratzen du, diapositiba-diseinu gehiago hautatu ahal izateko.